Hasi da garagardo festa

Ataria 2023ko irailaren 15a

Atzo zabaldu zituen ateak TAKEk antolatzen duen Garagardo Azokak. Igandera arte izango da garagardo desberdinez, jakiez eta hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera, Zerkausian.

Atzo izan zen Garagardo Azokaren irekiera Zerkausian, eta jende ugari gerturatu zen garagardoa dastatu eta bertako giroaz gozatzera. Aurtengoan, 22 garagardo mota ezberdin dastatzeko aukera izango da, 10 arrunt eta 12 berezi. Igandera bitarte egongo da zabalik azoka, eta egunero 18:00etan irekiko dute. Gaur, 01:00ak arte egongo da zabalik, bihar 02:30ak arte eta etzi, igandean, 21:00etan itxiko dut.

Jakiei dagokienez, bi berrikuntza izango dira aurten. Ukondoak, saltxitxak, piperrak, euskal pastela eta gaztak izango dira, eta aurten gainera Alejandro Goyaren 180 gramoko hanburgerrak eta Kroketxeako kroketak jan ahalko dira. 

Egitaraua:
  • Gaur, ostirala. DJ Jotatxo 19:00etatik 21:00ak arte.
  • Bihar, larunbata. DJ Bull 19:00etatik 21:00etara eta 23:00etatik 02:30ak arte.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!