Santuipeko eguna ospatuko dute larunbatean, Uganen

Ataria 2023ko irailaren 14a

Eguerdian kirol desafioa egingo dute Uganeko zelaian; ikaztegietarrak indarrak neurtuko dituzte uganetarren aurka.

Hutsik egin gabe dator, aurten ere, Uganeko festa eguna. Larunbatean ospatuko dute Santuipeko eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute eta arratsaldean eta hauean Attola eta Haritz Garmendia trikitilariak arituko dira giroa alaitzen. Egunean zehar DJ Momomo arituko da musika jartzen eta mojitoak edateko aukera izango da.

Egitaraua

  • Irailak 16, larunbata
    • 11:30. Pintxoak salgai
    • 12:00. Kirol desafioa: ikaztegietarrak eta uganetarrak, nor baino nor.
    • 13:00. Hernaniko bertsolariak.
    • 14:30. Auzo bazkaria.
    • Ondoren. Mus eta toka txapelketa.
    • 17:30. Ume jolasak.
    • Ondoren. Saskiaren zozketa.
    • 21:30. Auzo afaria.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!