Bateletan izena emateko aukera izango da datorren astean

Ataria 2023ko irailaren 14a

Aurreko denboraldian lehian aritu ziren bateletako kideak. AGERREMEDIA

Tolosaldeko Arraun Kluba (TAK) datorren denboraldira begirako prestaketa lanak egiten ari da. Hori horrela, bateletan parte hartu nahi duten neska-mutilei deialdia egin diete izena emateko.

Horretarako interesa duenak Tolosako Zerkausiaren azpian dagoen ontziralekura joan behar dute. Horretarako egunak datorren astelehenetik (irailak 18) ostirala (irailak 22) bitarte izango dira, biak barne. Ordutegiari dagokionez, 18:00etatik 19:00etara izango da aukera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!