Bertan jokoan zen taldekako Espainiako Txapelketa, eta emakumezkoetan lehen postua lortu zuten. Gizonezkoek laugarren egin zuten. Probak 37 kilometroko ibilbidea zuen eta 2.500 metroko desnibel positiboa. Emakumezkoetan taldeko azkarrena Mayi Mujika izan zen, laugarren sailkatuz, eta gizonezkoetan Ander Iñarra, hirugarren eginez.
