Trizikloan ibiliko dira ostiralean, Iurreamendi eta Uzturreko egoiliarrak

Ataria 2023ko irailaren 13a

2021ean egindako txangoa.

Bizikletaz Adinik Ez ekimeneko kideak izango dira Tolosako adinekoen zentroetan.

Bizikletaz Adinik Ez ekimeneko kideek Gipuzkoako Foru Aldundiarekin duten lankidetzari esker hiru triziklo ekarriko dituzte Tolosara eta adinekoek txangoak egin ahal izango dituzte bertan. Modu horretara adinekoek beren komunitatearekin konektatzeko aukera izango dutela esan dute, «esparru jasangarri, osasungarri eta berdintasunezko batetik, errespetatu sustatuz eta belaunaldien arteko harremanak ehunduz». Uzturre zentroan 10:30etik aurrera ariko dira eta 12:00ak aldera joango dira Uzturre zentrora. 

Bizikletaz Adinik Ez ekimena ez da Tolosan bakarrik ariko eta Gipuzkoako 14 egoitzara eramango dute proiektua, guztira 129 pertsonak hartu ahal izango dutelarik parte. Urrira bitarte egingo dituzte bisitak adinekoen zentroetara. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!