Horietako bat temaskala izan zen, Ibai Aramarak gidatuta. Bestea soinu bainua izan zen, tibetar ontzi, gong eta ahotsarekin, eta gidariak Gaxpi eta Sarota izan ziren. Zarateko lepoa Bedaio eta Azkarate arteko mugan dagoen leku berezia da, pagadi eder batekin. Bi saioetako gidariak «oso gustura» geratu ziren izandako erantzunarekin.