BABESTUTAKO EDUKIA

Ikasturte berrirako, hizkuntza helburu berriak

Ataria 2023ko ira. 12a, 15:00

Tolosako Lacunza akademiak hasi du ikasturte berria, baina oraindik edonork du matrikulatzeko aukera, ingelesean zein frantsesean.

Atzo hasi zuten ikasturtea Lacunza akademian. Aurten ere, eskaintza zabala dute eskuartean ingelesa zein frantsesa ikasi nahi duenarentzat. Bost urtetik aurrerako edonork eman dezake izena, honako bide hauetan: academia@lacunza.es helbidean, 943 464 700 zenbakian, edota Tolosako Lopez Mendizabal 1 zenbakian dagoen bulegora joanda.

Goizetan, eguerdietan eta arratsaldeetan dago klaseak jasotzeko aukera, bakoitzak duen mailaren eta asmoen arabera. Matrikula urte guztian izaten dute zabalik. «Ikasturtea hasi eta geroago izena eman nahi duenak ere izango du aukera, zein maila duen ikusiko genuke, eta talde batekin edo bestearekin elkartuko genuke».

Normalean, ikasleek helburu zehatz bat izaten dute: «Gehienek tituluren bat lortzea izaten dute buruan, izan First-a edo Advanced-a». Askok gainera, batxilergoa amaitzerako lortzen dutela ziurtatu dute. Hala ere, batxilergoa amaitu eta oraindik titulurik lortu ez dutenek ere klaseekin jarraitzen dute, unibertsitatean egonagatik.

Aldaketa nabaritu dute azken urteetan, ikusi dute jendeak geroz eta titulazio maila altuagoa lortu nahi duela: «Lehen jendea First-a ateratzera etortzen zen eta orain Advanced-a nahi dute, eta badugu Proficiency-aren bila doan talde bat ere».

Askok galdetzen dutena da ea eskolan ematen den materia bera ikasten ote den akademian. «Ez da zehazki ikastetxean irakasten dena ematen, baina argi dagoena da, lagungarria izango dela, edozein kasutan; okerrago doan norbaiti, oinarria sendotzen lagunduko dio, eta ondo doanari bere jakintza handitzen». Beraz, ikasketetan zailtasuna duenari edota ondo baino hobeto dabilenari ondo etor dakioke akademiaren bultzadatxoa.

Txikitatik bada, hobe

Titulua lortzeko, ordea, jardun egin behar. Lacunzan onurak aurkitzen dizkie txikitatik ingelesa ikasteko hautua egiten dutenei. Diotenez, hizkuntzarekiko izaten den beldurra kentzen zaio txikitatik ingelesa ikasten hasita. «Txikienei ez zaie hizkuntza arrotz egiten, ohikoa zaie, eta adinean aurrera egin ahala, lasaiago egoten dira ikastetxean ere, irekiago daude eta hobeto ikas dezakete». Esan ohi da ahoskera ere hobea izaten dela txikitatik ikasten bada.

Jende helduarentzat ere badago aukera. Gutxiengoa da, eta jende gehiago animatzea nahiko lukete. Gehienbat erretirodunak dira saio horietara animatzen direnak. Bestalde, badute talde bat ahozkotasuna soilik lantzen dutena. B2 maila inguruan dabiltzanak dira, ingelesez hitz egiteko soltura hori bilatzen dutenak. «Bakoitzak bere erritmoan eta bere mailan, solasaldiak egitera bultzatzen ditugu. Irakaslea zuzentzeko eta beharrezko hiztegia eskaintzeko egoten da».

Kopuru murritzeko taldeak dauzkate, ikastetxeekin alderatuta. «Horrek, ikasle bakoitzari arreta handiagoz kasu egitea errazten du, bakoitzak non dituen arazoak edo non nabarmentzen den hautematea errazagoa da; gurasoekin ere badugu harremana, notak bidaltzen dizkiegu ikasturtean hiru aldiz».

Saio «atseginak» eskaintzen dituzte. «Ikasteaz gain ondo pasatzen dute ikasleek, lagun berriak eginez». Eta garrantzitsuena: «Hizkuntza ikasteaz gain, erabiltzeko aukera daukate gurean, horretara bultzatzen ditugu, ingelesez hitz egitera. Bestela zertarako ikasten da hizkuntza bat?».

Ingelesaz gain, frantsesa ikasteko aukera ere badago Lacunza akademian. Bi hizkuntza horiek ikasi nahi dituztenek, %50eko beherapena izango du bigarren matrikula ordaintzerakoan.

Ahalegina saritzen

Pasa den ostiralean Congratulations Tolosa ekitaldia ospatu zuen Lacunza akademiak, Tolosako Kasinoa elkartean, 50 gonbidatu baino gehiagorekin. Beasain eta Tolosako akademietako ikasleek hizkuntza ziurtapenerako bidean egin duten ahalegina goraipatzeko elkartu ziren, festa giroan.

Ikasleek, familiek, irakasleek eta ikasketa zuzendariek hartu zuten parte ospakizunean. Lacunza akademia, Cambridge English-eko Platinum aintzatespena duen zentro bakarra da Euskadin.

Brigit Clunies-ross eta Maitane Tapia Beasaingo eta Tolosako ikasketa zuzendariak izan ziren festaren buru. Bertan, ekaineko Cambridge English-eko deialdira aurkeztu ziren ikasleek ziurtagiria jaso zuten, hain zuzen, Fyer, Movers, Starters, First, Advanced eta Proficiency-ko ikasleek.

Ekitaldian zehar, Cambridge English-eko Idoia Gasteluiturriaren eta Euskadirako Cambridge English-erako Arae Managerraren hitzak entzuteko aukera izan zen, eta, besteak beste, Realaren partida bat ikusteko sarrerak eta Cambridge-eko azterketa bat zozkatu zituzten bertaratuen artean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!