Alpino Uzturre Elkarteko gazteen emaitza bikainak rollerski modalitatean

Ataria 2023ko irailaren 12a

Espainiako Txapelketan, Inge Arinek urrezko domina lortu zuen 14 urtez azpikoen mailan. Espainiako Koparako puntuagarria den lasterketa ere jokatu dute asteburuan, eta lehen postuetan sailkatu dira eskualdeko eskiatzaileak.

Alpino Uzturre Elkarteko eskiatzaileak negura begira jarri dira eta prestaketa lanetan hasiak dira. Asteburuan, rollerski txapelketak jokatu dituzte.

Larunbatean, Candanchun eraiki berri den asfaltoko zirkuituan, esprint mailako Espainiako Rollerski Txapelketak izan dira eta 14 urtez azpikoen mailan, emakumeen kategorian, Inge Arin Salazarrek urrezko domina lortu du.

Igandean, Espainiako Koparako puntuagarria den distantziako lasterketa jokatu zen Jakan. 14 urtez azpikoen mailan, emakumeen kategorian, Libe Curras Salazar izan zen irabazlea eta Inge Arin Salazar hirugarren helmugaratu zen. 16 urtez azpikoen mailan, emakumeen kategorian, June Aranburu Arregi izan zen garailea.

«Gustuko hasiera izan dugu eta udazkeneko hiru hilabeteetan izango diren beste rollerski lasterketetarako animoz beteta gaude», adierazi dute elkarteko prestatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!