Finaletik oso gertu geratu da Irene Caminos Europako Txapelketan

Ataria 2023ko irailaren 11

Helburua ez badu lortu ere, «oso pozik» azaldu da trial txirrindulari tolosarra egindako txapelketarekin.

Europako Trial Txapelketa izan da jokoan Polonian asteburuan, eta bertan izan da Irene Caminos tolosarra Espainiako selekzioarekin. Finalerdietako lehenengo seiak sailkatzen ziren finalerako, eta hori zen Caminosen helburua, baina azkenean zortzigarren postuan amaitu zuen. Glasgowen Munduko Txapelketan parte hartu zuen, eta han ez zen gustura geratu egindakoarekin. Europako Txapelketan «Glasgoweko arantza» kendu duela azaldu du tolosarrak.
 
Europako Txapelketarekin denboraldia amaitutzat eman du Caminosek. «Deskantsatzeko garaia» dela esan du eta beste denboraldi bat aurrera ateratzen lagundu dioten guztiei eskerrak eman dizkie.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!