Lisabö taldeak Bonberenean aurkeztuko du disko berria

Ataria 2023ko irailaren 11

Lisabö taldeak abenduaren 1ean aurkeztuko du Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte diskoa eta hurrengo egunean aurkezpen kontzertua eskainiko du Bonberenean.

Kontzertua abenduaren 2an izango da, 22:00etatik aurrera, eta Fufu talde irundarrarekin batera ariko da. Kontzerturako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai 10:00etatika aurrera Musikaze.net atarian.

Bidehuts-en eskutik argitaratuko dute Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte diskoa eta Bonbereneako aurkezpen kontzertuarekin espazio eta kolektiboak egiten duen ekarpena balioan jarri nahi dutela esan dute, «besteak beste, autogestioaren kulturari eta kulturaren autogestioari egiten dioten ekarpen zinez baliotsua» nabarmenduz.

Diskoa LP eta CD euskarrietan argitaratuko dute Bidehuts-en webgunean, zuzenekoetan eta Durangoko Azokan. Azoka eta gero erosi ahal izango da dendetan. Diskoa aldez aurretik erosteko aukera emango dute era berean, Bidehuts.bandcamp.com webgunean, eta aurrerago jakinaraziko dute zein egunetik aurrera erosi ahal izango den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!