Temazkala eta soinu bainua, Azken Muga jaialdian

Ataria 2023ko irailaren 8a

Igande honetan, irailak 10, bi ekitaldi egingo dira Zarateko lepoan, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan, hau da, Azkarate eta Bedaio artean.

Lehenbizi temazkala egingo da, 12:00etan hasita. Ibai Aramara izango da gidaria. Ondoren, soinu bainua egingo da 17:00etan. Gaxpi eta Sarota izango dira gidariak bigarrengo horretan, eta tibetar ontziak, gongak eta ahotsa erabiliko dute.

Bi ekitaldiak doan dira, eta antolatzaileek eskatu dute bertara joan behar dutenek estera, manta, toalla eta pareoa eramateko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!