Irailaren 14an abiatuko da Leidor Aretoko zinema denboraldia

Ataria 2023ko ira. 6a, 15:00

Hamabi pelikulak osatuko dute eskaintza, horietatik hiru haurrei zuzendurikoak. Eskuragarri daude 2023ko bigarren seihilekorako zinema bonuak, Kutxabankeko webgunean zein leihatilan bertan.

Iraila heltzearekin batera, bueltan da Leidor Aretoko zinema eskaintza. Irailaren 14an abiatuko da denboraldi berria eta, lehen hilabetean, hamabi pelikulak osatuko dute kartelera, horietatik hiru, haurrei zuzendurikoak.

Orotara 18 saio eskainiko dira, eta besteak beste, Barbie, Las chicas están bien, Campeonex, Todos los nombres de Dios eta Verano en rojo filmak ikusteko aukera egongo da. Haurrentzako eskaintza, berriz, Vacaciones de verano, Ninja Turtles: caos mutante eta Vampiro al rescate filmek osatuko dute.

Saioak ostegun, larunbat, igande eta astelehenetan izango dira; ostegunetakoak zineforum saioak izango dira eta astelehenetako filmak jatorrizko bertsioan eskainiko dira.



Bonuak eskuragarri



Zinema eskaintzari lotuta, ohikoa den moduan, eskuragarri egongo dira 2023ko bigarren seihilekorako bonuak. Bonu horiek abenduaren 31ra bitarte erabili ahal izango dira, helduei zein haurrei zuzenduriko edozein zine saiotan, estreinaldietan izan ezik.

Bonuak 10, 20 edo 30 saiotarako eros daitezke eta bakoitzarekin saioko gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango dira. 

  • 10 saio: 30 euro
  • 20 saio: 35 euro
  • 30 saio: 40 euro

Bonuak Kutxabankeko webgunearen bitartez eskuratu daitezke, baita Leidorreko leihatilan ere, filma hasi baino ordubete lehenago (azken ordu erdian ez dira salduko). Zinema eskaintza guztia ikusgai dago Tolosa.eus webguneko agendan

2023ko iraileko programazioa:

  • Irailak 14, osteguna
    • 20:30. Sisu
  • Irailak 16, larunbata
    • 19:00. Barbie
    • 21:45. Las chicas están bien
  • Irailak 17, igandea
    • 17:00. Vacaciones de verano
    • 19:30. Barbie
  • Irailak 18, astelehena
    • 19:00. Las chicas están bien
  • Irailak 21, osteguna
    • 20:30. Una bonita mañana
  • Irailak 23, larunbata
    • 19:00. Campeones
    • 21:45. Verano en rojo
  • Irailak 24, igandea
    • 17:00. Ninja Turtles: Caos mutante
    • 19:30. Campeonex
  • Irailak 25, astelehena
    • 19:00. Verano en rojo
  • Irailak 28, osteguna
    • 20:30. Trenque Lauquen
  • Irailak 30, larunbata
    • 19:00. Todos los nombres de dios
    • 21:30. Misterio en Venecia
  • Urriak 1, igandea
    • 17:00. Vampiro al rescate
    • 19:30. Misterio en Venecia
  • Urriak 2, astelehena
    • 19:00. Todos los nombres de dios

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!