Carlos Peña 10 orduz aritu da igerian Sanabriako aintziran

Ataria 2023ko ira. 5a, 07:59

Abuztuaren 26an, etenik gabeko zeharkaldia burutu zuen muturreko igerilari tolosarrak, Zamorako naturagune garrantzitsuaren mantentzeari eta babesari buruz ohartarazteko.

Carlos Peña igerilari tolosarrak elkartasunezko erronka berri bat burutu du. Pasa den abuztuaren 26an, 10 orduz aritu zen igerian Sanabriako Aintziran (Zamora). 10:00etan hasi zen eta 20:00etan amaitu zuen zeharkaldia, Custa Llago hondartzan, nekatuta eta hunkituta, izan eren, igerian 3 ordu baino gehiago zeramatzala, haize gogorrak metro erdiko olatu biziak eragin zituen, eta beraz, zaildu egin zuen igerilari tolosarraren lana. Guztira 23 kilometro egin zituen igerian,

Amaitu berritan, eskerrak eman zizkien bertaratu ziren ikusle guztiei, baita erronka betetzea posible egin zuten laguntzaileei ere. Igerilari tolosarrak Cryosanabriako piraguistak izan zituen ondoan, baita Leon igeriketa-klubeko kide bat eta Europarques el Helios Coustou enpresako ikerketa-ontzia ere. Itsasontzi hau erabat elektrikoa da, eguzki-plakek eta energia eolikoak mugitua.

Sanabriako aintzira Zamorako probintzian dago eta Iberiar penintsulako glaziar aintzirarik handiena da. Aurretik, Peñak aintzira desberdinak defendatu ditu ingurugiroa defendatzeko: Titikaka, Maracaibo, Chapala, Mar Chiquita aintzira, Itsaso Txikia eta Itsaso Hila.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!