Euripean oreka mantendu nahian

Ataria 2023ko irailaren 2a

Eguraldiak lagundu ez badu ere, Oreka Tolosa taldeak Riverline jaialdiaren gaurko egitarauarekin jarraitzea erabaki du.

Euriari aurre eginaz, ausart bat baino gehiago aritu da goizean zehar Oria ibaiaren gainean oreka mantendu nahian. Baliteke egunean zehar aurreikusitako egitaraua moldatzea, baina printzipioz gaurko egitaraua mantentzea erabaki dute. 17:00etan freestyle erakustaldia egingo dute eta 20:00etan izango da showa. 20:30ak arte egongo dira parte-hartzaileak soken gainean, eta 22:00etatik aurrera musika emanaldia izango dute eguna bukatzeko. Bihar 15:30ean egingo dute sari banaketa.

Egitaraua
  • Larunbata, irailak 2
    09:00. Soken irekiera.
    11:00. Speedline txapelketa.
    12:00. Acroyoga
    17:00. Freestyle erakustaldia.
    20:00. Showa
    ​20:30. Soken itxiera
    22:00. Musika emanaldia
  • Igandea, irailak 3
    09:00. Soken irekiera.
    09:00. Yoga tailerra.
    11:00. Trickline txapelketa.
    13:30. Soken itxiera.
    14:00. Bazkaria
    15:30. Sari banaketa eta talde argazkia

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!