Bolei txapelketak Plaza Berria girotuko du bost egunez

Ataria 2023ko abuztuaren 29a

Gaur hasiko da XIII. Hondartza Bolei Txapelketa Mistoa, Tolosako Plaza berrian, eta irailaren 2an izango da finala.

Tolosako Plaza Berriak hondartza itxura hartu du datozen bost egunetarako. XIII. Hondartza Bolei Txapelketa Mistoa jokatzen hasteko eguna dute gaurkoa, eta prest dira lehiari ekiteko 32 talde. Iaz baino zazpi talde gutxiagok hartuko dute parte aurtengoan, Toloboleiek azaldu duenez. Tolosaldeko bolei jokalariak izango dira guztiak eta ez da festarik faltako.

Urteroko moduan, lehia festa bilakatuko da. Arratsalde osoan zehar jokatuko dira partidak, afalostera arte. Larunbat goizean, azken partidak jokatuko dira, eta 15:30etik aurrera final zortzirenak izango dira eta jarraian etorriko dira gainerako partidak, finala jokatu arte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!