Aldaban izango den Kultura Plazara egitasmora joateko autobusa jarri du udalak

Ataria 2023ko abuztuaren 28a

Aldabara joateko autobusa 17:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren pareko geltokitik eta ekitaldiak amaitu ostean egingo du buelta.

Kultura Plazara egitasmoaren barruan, irailaren 2an Aldaban izango diren emanaldietara joateko autobusa jarri du Tolosako Udalak. 17:30ean Alurr dantza taldea izango da, Laia ikuskizunarekin, eta 19:00etan Belar hostoak. Autobusa 17:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren pareko geltokitik eta itzulera ekitaldia amaitu ostean egingo du, leku berera. Eserlekua erreserbatzeko, kultura@tolosa.eus helbidera idatzi beharko da, izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztuz. Zerbitzua doakoa izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!