Udazkeneko zirku ikastaroan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2023ko abuztuaren 17a

2016an edo lehenago jaiotakoentzako zirku ikastaroan izena eman daiteke dagoeneko; astean behin edo bitan joateko aukera izango dute ikasleek.

Akrobaziak, malabareak, oihalak, malgutasuna edota trapezioa probatu nahi duenak udazken honetan izango du aukera, Gure Zirkugunea zirku eskolan. Gure Zirkuko artistek dakitena irakatsiko dute saio horietan. 2016an edo lehenago jaiotakoentzako izango dira saioak astelehenetik ostegunera, 17:30etik 18:45era eta 19:00etatik 20:15era. Astean behin edo bitan eman ahalko du izena parte hartzaile bakoitzak, esteka honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!