Tolosan gazte bat atxilotu dute, taberna batean lapurreta egitea egotzita

Ataria 2023ko abuztuaren 5a

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 25 urteko gizon bat atxilotu dute gaur goizaldean, «indarrez lapurtzea egotzita». Kristala hautsi ondoren taberna barruan lapurretan zela harrapatu dute gaztea, Ertzaintzaren esanetan.

Barne Sailetik azaldu dutenez, gertakariak gaur, larunbata, goizaldean izan dira, Tolosako Larramendi auzoko taberna batera joateko eskatu diotenean Ertzaintzari, alarma-zentraletik ustezko intrusio baten berri eman baitute. «Oriako ertzain-etxeko Herritarren Babeserako patruilak berehala bertaratu dira, eta gazte bat harrapatu dute hormigoizko bloke batekin beirate bat hautsi ondoren sartu den ostalaritza-establezimenduan. Inplikatua ihes egiten saiatu da polizia ikusi duenean, baina agenteak atzetik joan zaizkio berehala. Gertakarien egilea atxilotu egin dute, gauzetan indarra erabiliz egindako lapurreta-delitu bat egotzita, eta, ondoren, ertzain-etxera eraman dute, beharrezko izapideak hasteko».

Behin horiek amaituta, atxilotua epailearen esku utziko dutela esan dute. Ertzaintzak zabalik du lapurretaren ikerketa, ez baita baztertzen pertsona gehiagok parte hartzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!