Alondegian ur parkea eta puzgarriak jarri dituzte. Goizean jende ugari elkartu da bertan, eta txikienen irribarreek freskatu dute giroa. Arratsaldean jarraipena izango du ur parkeak, 16:30etik 19:30era. 12 urte bitarteko haurrentzat egokituriko parkean, bainujantziarekin eta uretarako aproposak diren oinetakoekin joatea gomendatzen da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?