Eukene Larrarte Munduko txapelketara joango da

Ataria 2023ko abuztuaren 1a

Pistako txirrindularitzan munduko txapelketa jokatuko da abuztuaren 3tik 9ra Glasgowen, Eskozian. Tolosarrak bi probetan parte hartuko du: scratch modalitatean eta Omniumean.

Eukene Larrartek eskuin sorbaldan lesioa izan zuen ekainaren hasieran. Espainiako federaziotik azaldu dutenez tolosarra erabat osaturik dago, eta ondorioz, munduko txapelketan egongo da. 

Larrarte abuztuaren 4an sartuko da lehian, arratsaldean. Egun horretan Scratch proban parte hartuko du tolosarrak. Eskualdeko txirrindulariaren bigarren lehia eguna abuztuaren 9koa izango da. Kasu honetan ere arratsaldez ariko da Larrarte Omnium proban.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!