Julen Castañedak ez du Cultural y Deportiva Leonesa futbol taldean jarraituko

Ataria 2023ko abuztuaren 1a

33 urteko tolosarrak azken lau denboraldiak Leongo taldean jokatu ditu, Gizonezkoen 1. EEFF mailan. Taldeko kapitaina izatera iritsi zen Castañeda, eta beste urtebeterako zeukan hitzarmena. Taldea eta jokalariaren arteko akordioari esker, kontratua etetea erabaki dute.

Cultural y Deportiva Leonesa taldeak eman du albistea. Julen Castañedak lau denboraldiren ondoren taldea utziko du. 100 partida baina gehiago jokatu ditu Leongo taldearekin eta bertako zaletuen gogoan Errege Kopan Atletico de Madridi sartutako gola geratzen da. Gol hark luzapena ekarri zuen eta ondoren talde madrildarraren kaleratzea. Esker oneko hitzekin agurtu dute ezker hegaleko jokalari tolosarra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!