Gorka Sorarrain tolosarrak Caja Rural-Seguros RGA taldearekin fitxatu du

Ataria 2023ko uztailaren 31

Kontinental mailako talde nafarrarekin korrituko du denboraldi honetan gelditzen diren lasterketetan. Horrez gain, beste bi urteko hitzarmena sinatu du 27 urteko txirrindulariak Iruñeko taldearekin.

Caja Rural-Seguros RGA txirrindulari taldeak gaur jakinarazi duenez, Gorka Sorarrain fitxatu dute. Tolosako txirrindularia Portugalgo BAI-Sicasal taldean zegoen denboraldi honetan, baina hitzarmenari esker, talde nafarraren elastikoa jantziko du gaurtik aurrera.

Aldaketa berehala nabarituko du Sorarrainek. Izan ere, orain arte, bere ingeniaritza lana eta txirrindularitza uztartzen zituen. Hemendik aurrera, ordea, %100 txirrindulari profesionala izango da, Caja Rural-Seguros RGAtik azaldu dutenez. Talde berriarekin korrituko duen lehen lasterketa Portugalgo Itzulia izango da, abuztuaren 9an hasi eta 20an bukatuko dena. Guztira 10 etapa egin beharko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!