Mattin Zubeldia zortzigarren Europako Gazteen Olinpiar Jaialdian

Ataria 2023ko uztailaren 28a

200 metro bizkar proban parte hartu du 2007an jaiotako igerilari tolosarrak. Finalean, irabazlearengandik zortzi segundora geratu da Zubeldia 2.07,90ko denborarekin.

Esloveniako Maribor hirian jokatzen ari da Europako Gazteen Olinpiar Jaialdia. Hainbat kiroletan lehiatzen ari dira gazteak, eta igeriketan Tolosaldea IKT taldeko Mattin Zubeldia ari da parte hartzen. Tolosarrak 200 metro bizkar proban parte hartu du, eta finalera sailkatu da. Finalerdietan Zubeldiak bere txandako laugarren denbora onena egin zuen, 2.07,20rekin.

Finalean Daniele Del Signore izan zen azkarrena 1.59,84ko denborarekin. Bi minutuko langatik jaistea lortu zuen igerilari bakarra izan zen italiarra. Aukan Nahuel Goldin sailkatu zen bigarren postuan, segundo bakarrera. Podiuma Anton Denysenkok osatu zuen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!