Mattin Zubeldia finalean sartu da

Ataria 2023ko uztailaren 27a

Europako Gazteen Olinpiar Jaialdian parte hartzen ari da igerilari tolosarra, eta zortzi onenen artean sartu da 200 metro bizkar proban. Gaur arratsaldean izango da finala.

Esloveniako Maribor hirian jokatzen ari da Europako Gazteen Olinpiar Jaialdia. Hainbat kiroletan lehiatzen ari dira gazteak, eta igeriketan Tolosaldea IKT taldeko Mattin Zubeldia ari da parte hartzen. 2007ko igerilari tolosarra 200 metro bizkar proban parte hartzen ari da eta finalera sailkatu da. Atzo arratsaldean egin zituzten finalerdiak, eta Zubeldiak bere finalerdiko laugarren denbora onena egin zuen, 2.07,20rekin.

Zortzi izango dira gaur 19:00ak aldera hasiko den finalean parte hartuko duten igerilariak. Zubeldiaren sailkapen denbora zortzigarrena da finalisten artean. Beste hiru igerilari daude 2.06ko denborak egin zituztenak atzo; beraz, Zubeldiak aukerak ditu bere sailkapen denboraren postua hobetzeko finalean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!