Tolosa CF-ko hiru atleta sartu dira 1.500 metroko finalean

Ataria 2023ko uzt. 27a, 15:00

Tolosa CF atletismoko atletak

Tolosa CF Atletismoko sei atleta izan dira parte hartzen 20 urtez azpiko Espainiako Txapelketan, asteburuan, Sorian (Espainia). Emaitza nabarmenena klubeko hiru atleta 1.500 metroko finalean sartu zirela izan da.

Ane Martinek bosgarren postua lortu zuen 4.43ko denbora eginez, June Sudupek zortzigarren amaitu zuen 4.47rekin, eta Teresa Ibarbia hamargarren izan zen 4.48 eginez eta bere marka pertsonala lortuz.

Manex Civicok 3.000 metro oztopoetan parte hartu zuen, baina ez zuen bere eguna izan eta hamargarren postuan amaitu zuen, 9.52ko denborarekin. Irati Azpilgainek lehen kanporaketa gainditu zuen 100 metroko proban 12,37rekin eta finalerdietan geratu zen 12,52rekin, guztira 12. sailkatuz. Ander Aristik 400 metro hesietan parte hartu zuen, eta lasterketan laugarren hesiari gogor jo eta horrek eragindako desorekak probatik kanpo utzi zuen.

Bestalde, Super Amara Bat taldeko Mario Estanga tolosarrak pertika jauzian parte hartu zuen. 4,80 metroko markarekin laugarren postua lortu zuen, beste kirolari batekin berdinduta, eta hirugarren egin zuenaren marka berdina eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!