10 urteko neska bati sexu-irudiak eskatzeagatik gizon bat atxilotu dute Tolosan

Ataria 2023ko uztailaren 25a

26 urteko gizonezkoa da atxilotua, eta epailearen esku utzi dute.

26 urteko gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Tolosan, 10 urteko neska bati sexu-mezuak eta irudiak eskatzeagatik. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, adingabearen gurasoek jarri zuten salaketa, mezularitza-aplikazio baten bidez alabaren eta gizon baten artean sexu-izaerako elkarrizketak ikusi ondotik.

Guardia Zibilak ikerketa abiarazi zuen eta egiaztatu zuten elkarrizketez gain, sexu-izaerako hainbat argazki ere trukatu zituztela. Arrastoari segika, gizona identifikatzea lortu zuen poliziak eta haren etxea miatu zuten, Tolosan. Beharrezko frogak eskuratu ondoren (ordenagailu bat eta telefono mugikor bat), atxilotu egin dute, ustez adingabeak galbideratzeagatik, eta epailearen esku utzi dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!