Irati Lakunza ez da pasa bere lehen probako finalera

Ataria 2023ko uztailaren 20a

Hegats igeriketako Europako Txapelketan lehiatzen ari da Irati Lakunza tolosarra eta atzo izan zuen bere lehen parte hartzea.

400 metro ur gaineko probako finalerdietan parte hartu zuen, eta oso gutxigatik ez zuen lortu finalera pasatzea. Bederatzigarren denbora onena egin zuen, 3.26,44rekin, eta finalerako azken postua, zortzigarrena alegia, 18 ehunenekora geratu zitzaion. Txapelketa hasi aurretik, parte hartzaileen seigarren denbora onena zuen Lakunzak.

Bigarren proba eta berarentzat garrantzitsuena bihar izango du hegats igerilari tolosarrak. 400 metro eskafandra proba izango da, eta zuzenean finala jokatuko du. Parte hartzaileen artean denbora onena du Lakunzak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!