Bilbon jokatutako proban, 3.000 metro hesietan, 9.08,30 marka egin zuen Civicok eta horrek eman dio aukera Jerusalemen jokatuko den Europako Txapelketarako txartela lortzeko. Denbora horrekin gainera, Tolosa CF klubeko marka berria ezarri du.
Jerusalemen egingo den 20 urtez azpiko Europako Txapelketa abuztuaren 7a eta 11 bitarte izango da.