TAKE saskibaloi taldeko bi jokalari, Euskal Selekzioarekin

Ataria 2023ko uztailaren 19a

Beñat Etxeberria tolosarrak eta Urko Perez beasaindarrak 19 urtez azpiko Euskal Selekzioarekin jokatu zuten, igandean eta astelehenean, Eslovakiaren aurka. Bietan garaipena lortu zuen Euskal Selekzioak eta Etxeberria jokalari onena izendatu zuten.

Igandean Beasainen eta astelehenean Zarautzen jokatu zituzten partidak. Eslovakiak 19 urtez azpiko Europako Txapelketa jokatuko du laster, eta beraz, txapelketa prestatzeko baliatu zituzten bi neurketak. Bai igandean, baita astelehenean ere, Euskal Selekzioak lortu zuen garaipena, eta gainera, Beñat Etxeberriari jokalari onenaren garaikurra eman zioten.

Astelehenean Zarautzen jokatutako partidan izan zen Koldo Arsuaga, TAKE Saskibaloia taldeko lehendakaria, taldeko jokalariak animatzen. Aipatzekoa da ere, Yon Gonzalez, Juaristi ISB taldeko entrenatzaile izendatu berri duten tolosarra euskal selekzioko prestatzailea izan dela partida hauetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!