Ander Martinez de Rituerto, zortzigarren 23 urtez azpiko Europako Txapelketan

Ataria 2023ko uztailaren 18a

Ander Martinez de Rituerto, 23 urtez azpiko Europako Txapelketan.

Realean dagoen atleta tolosarrak pertika jauzian lortu du finalista postua.

Finlandian izan da jokoan azken egunotan 23 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketa, eta gizonezkoen pertika jauziko sailkapen proba ostiralean jokatzekoa zen, baina sekulako euri jasa egin zuen, eta bertan behera geratu zen. Larunbat goizean egin zuten azkenean proba, eta finalera pasa zen Martinez de Rituerto. Finalean 5,20 metroko jauzia egin zuen, eta oso gertu izan zuen 5,35 metroko langa pasatzea. Zortzigarren postuarekin, beraz, finalista izatea lortu zuen tolosarrak. "Nik nahi nuen marka lortu ez arren, pozik nago lortutako postuarekin, ez baita erraza horrelako txapelketa batean ondo lehiatzea", esan du atleta tolosarrak, eta gaineratu du egindako denboraldiarekin "orokorrean oso pozik" dagoela.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!