Nahia Aparicio tolosarra, Realaren lehen taldera

Ataria 2023ko uztailaren 13a

Futbolari tolosarrak esan du «oso pozik eta ilusionatuta» dagoela lehen taldera iristeagatik: «Klubari eskertuta nago eman didan konfiantzagatik eta nire ametsa betetzeko aukera emateagatik». 

Behin lehen taldean izango dela jakin ondoren, Aparicio gogoz dago entrenatzen hasteko, «taldekide berriak ezagutzeko eta beraietaz ikasteko». Betidanik Realekoa izan dela aitortu du 2004an jaiotako jokalariak, eta berarentzako aukera hau izatea «izugarria» dela. «Nahiz eta Realeko bigarren taldean egon, inoiz ez duzu imajinatzen lehenengo taldera iritsiko zarenik», gaineratu du Apariciok. «Esan zidatenean sekulako ilusioa egin zidan eta gogoz nago hasteko. Orain dudan helburua taldera egokitzea da. Kontziente naiz bigarren taldetik lehenengora alde handia dagoela, eta denboraldiaurrea aprobetxatuko dut erritmoa hartzeko, taldekideengandik ikasteko eta egurra emateko». Bide batez, tolosarrak Realeko zaleei eskatu die beti taldeari animatzeko eta zelaian elkar ikusiko direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!