Tolosa-Aurrera klubaren Pilota Festa, etzi Beotibarren

Ataria 2023ko uztailaren 13a

Benjamin eta alebin mailakoen topaketa jokatuko da goizean zehar.

Tolosa CF eta Aurrera K.E.ren Pilota Festa egingo dute etzi, uztailaren 15ean, Beotibar pilotalekuan. Lehenengo ekitaldia benjamin eta alebin mailakoen topaketa izango da. 09:00etatik 10:00etara benjaminek (2013-2014) ligaxkako partidak jokatuko dituzte, eta 10:00etatik 11:00etara alebinen (2011-2012) txanda izango da. Ondoren, 11.00etatik 12:00etara bitartean finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. Sari banaketaren momentuan pilotari profesionalak izango dira.

12:00etan, 2023-2024 denboraldirako kamiseta berriaren aurkezpena egingo dute. Goizean zehar Beotibar barruko taberna irekita egongo da, eta pintxoak doan banatuko dituzte.

Kamiseta berriaren aurkezpenaren ondoren, poteoa egingo dute musikariek lagunduta. Festari amaiera emango diote Fronton jatetxean egingo duten bazkariarekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!