Bi kamioneta berri, herri-lanetako lantaldearentzat

Ataria 2023ko uztailaren 13a

Bi ibilgailu elektriko erosi ditu Tolosako Udalak materialen garraiorako. Karga osoarekin, 200 kilometro baino gehiagoko autonomia izango du kamioneta bakoitzak.

Obra-lantaldeak materialaren garraiorako ibilgailuak ordezkatu ditu udalak. Zaharkituta zeuden orain artekoak: hain zuzen, ibilgailuen batez besteko antzinatasuna 22 urtetik gorakoa zen. Ibilgailu zaharrenak 35 urte ditu, eta berrienak 17.

Bada, behar berriei aurre egiteko bi kamioneta erosi ditu udalak. Jasangarritasunaren aldeko beste urrats bat da, gainera, elektrikoak baitira biak. Karga osoarekin, 200 kilometro baino gehiagoko autonomia izango du ibilgailu bakoitzak.

Brigadak obretarako eta ekitaldietarako materiala garraiatzeko erabiliko ditu ibilgailuak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!