Gehigarria: Ongizatea

Irakurri, idatzi edo ulertu ezin denean

Ataria 2023ko uzt. 28a, 16:00

Mertxe Arregui logopeda-pedagogoa da eta Tolosan du kabinetea. Lengoaiari, ahotsari  eta bestelako patologiei loturiko tratamendua eskaintzen dute bertan, beti ere norberari edota inguruneari egokituta, errehabilitazioa errazteko eta pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. 

Dislalia, dislexia, disgrafia, disfonia, TEL lengoaiaren berariazko nahasmendua, toteltasuna, afasia... askorentzat ezagunak diren hitzak dira, haur, gazte nahiz heldu askoren egunerokoan baitaude. Horrelakoekin eta beste hainbatekin egiten dute lan Tolosako Mertxe Arregui logopedia zentroan. Arreguik berak 36 urteko esperientzia du eta lantalde profesional zabala osatzen du Itziar Jauregi, Ludi Rodriguez, Maddi Inza, Teresa Sagastiberri eta Laida Aranarekin batera.

Aipatutako patologia horien atzean hainbat arrazoi daude. Esaterako, haurren kasuan, erditzean sor daitezken arazoak, eta txupetea gehiegi erabiltzea edo biberoia edo bularra denbora luzez hartzea ere aipatu ditu, izan ere, artikulazio arazoak sor daitezke, baita alterazioak fonemetan edo mihiaren posizio okerra eragin dezakete irenste atipikoa sustatuz. «Garrantzitsua da haurrek elikagai solidoak murtxikatzen hastea pediatrak esan bezain pronto. Ondo murtxikatzen ikasi behar dute». Eragina izan dezakete ere alergien hazkundean. Helduen kasuan narriadura kognitiboaren edo zahartzearen ondorioz sortutako arazoei aurre egiten laguntzen dute, ahotsa behar ez den posizio batean kokatzeagatik garatutako patologiak, disfonia kasu, tratatzen dituztelarik, besteak beste.

Zentroan diagnostiko osoa egiten dute, «zorroztasunez», eta beharrezkoa den terapia ezartzen dute. Beste sendagile edo espezialista baten beharra ikusiz gero, kasua behar den tokira bideratzen dute. Eta etxean jarraitu daitezkeen errutinen inguruko aholkuak ematen dituzte, era berean. 

Mertxe Arregui logopeda-pedagogoa  

  • Helbidea. Gipuzkoa Plaza, 1-behea (Tolosa).
  • Telefono zenbakia. 943 65 12 60
  • Webgunea. mertxearregui.com
  • Emaila. mertxearregi@gmail.com
  • Instagram. ma_logopeda
  • Zerbitzuak.
    • Mintzamenaren asaldurak.
    • Ahotsaren asaldurak.
    • Lengoaiaren asaldurak.
    • Irakurtze-idaztearen asaldurak.
    • Beste asaldurak: autismoa, mututasun hautakorra, irensketa atipikoa, aho-arnasketa, ATM garezur-masailezur asaldurak eta disfagia.
    • Sindromeak (Down, Asperger eta Pierre Robin).
    • Garun paralisia.
    • Pedagogia: ikasteko zailtasunak, ikas-teknikak eta zailtasun koginitiboak.
    • Tratamendu espezifikoak: TDA edo AUA (Arreta Urritasun Asaldura), hirugaren adinekoei zuzendutako logopedia eta ELA-AEA (Alboko Esklerosi Amiotrofikoa).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!