Gehigarria: Ongizatea

Ikusmena zaintzeko profesionalik onenak

Ataria 2023ko uzt. 27a, 10:00

50. urteurrena beteko du aurtengo hilaren 31n Argizti Optikak. Gaur egun, hiru zentro dituzte eta horietako bi Tolosan daude, Trianguloa plazan bat eta Gernikako Arbola Lorategietan bestea. Esperientzia handiko lantaldea dute eta kalitatezko betaurrekoak saltzeaz gain, ikusmenean oinarritutako lehen mailako arreta zerbitzua eskaintzen dute. 

Betaurrekoen munduarekin loturiko materiala saltzeaz gain, ikusmenean oinarritzen den lehen mailako arreta zerbitzua eskaintzen dute Argizti Optikan.

Pablo eta Luis Zamarripa anaien gidaritzapean dagoen optikak, aurtengo uztailaren 31n 50 urte beteko ditu. 1913. urtean, Pablo eta Luisen birraitona zenak Argizti bitxi denda ireki zuen, eta 1973.urtean bitxi denda izateari utzi eta optika izatera pasa zen Pablo eta Luisen aitaren eskutik. Gernikako Arbola Lorategietan ireki zuen optika. «Nire birraitonak Argizti bitxi denda ireki zuenetik, lau belaunaldi aritu gara Argiztin lanean. Optikak lanean daramatzan 50 urte hauetan, lantalde oso ona osatu dugu. Nire anaia eta ni kenduta, Argizti Optika osatzen duten beste langile guztiak emakumezkoak dira eta bizi guztia daramate gurekin lanean», adierazi du Pablo Zamarripa Argizti Optikako nagusiak.

Gaur egun, Argizti Optikak hiru zentro ditu martxan, horietatik bi Tolosan. Bat Trianguloa plazan dago eta bestea berriz, Gernikako Arbola Lorategietan. Hirugarren zentroa aldiz, Urretxun dute. Zamarripak gehitu du, Trianguloa plazan dagoen optikan egiten dutela lan langile gehienek, eta beste bi zentroetan berriz, bina optiko egoten direla lanean.

Kalitatezko zerbitzu eta produktuak
Pablo Zamarripak azaldu duenez, Argizti Optikak dituen indarguneak dira langileek lan egiterako garaian duten profesionaltasuna eta beraien formakuntza. Egunerokotasunean irteten diren nobedade guztien berri izaten dute eta beharren arabera egokitzen joaten dira: «Optikaren munduak horrela funtzionatzen du, gauza berriak ateratzen doaz uneoro eta beharraren arabera, formatzen goaz; bai ikasketa aldetik, eta baita makinaria aldetik ere. Kalitatezko produktuak saltzea gustatzen zaigu eta esparru horretan bereizten gara beste optiketatik».

Argizti Optikak gehienbat betaurrekoetan oinarritzen den zerbitzua eskaintzen duela adierazi du Zamarripak. Graduatutako betaurrekoak, betaurreko progresiboak, gertuko betaurrekoak eta eguzkitako betaurrekoak izaten dira gehien saltzen direnak. «Orain, esaterako, betaurreko progresiboak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen diegu bezeroei errealitate birtuala erabiliz. Horrela, norberak duen ikusteko dinamkia ezagutzen dugu eta horren arabera diseinatu ohi ditugu bezero bakoitzaren lenteak». Uneoro, azken puntako teknologiarekin lan egitea gustatzen zaiela dio Zamarripak, bezeroari kalitatean oinarritutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzea baita beraien helburua.

Lehen mailako arreta zerbitzua
Pablo Zamarripak azaldu duenez, orokorrean optikara gerturatzen diren bezero gehienak gaizki ikusten dutelako joaten dira: «Gure optikan, bezeroari ikuspegi osoa aztertzeko aukera ematen diegu. Alde batetik, zenbat eta nola ikusten duten aztertzen diegu, eta bestetik berriz, begiaren osasuna zenbaterainokoa den ikusten dugu. Azterketa hauek Screening proba batzuen bidez egiten dizkiegu eta retinografia duten aparatuekin egiten ditugu». Proba horiekin zerbait detektatzen badute, bezeroak medikuetara edo ospitalera bideratzen dituztela gehitu du Zamarripak.

Azken urteetan, produktuen artean izan duten berritasunetako bat miopiarako ukipen lenteak izan direla nabarmendu du: «Etorkizun hurbil batean, arazoak izango ditugu miopiarekin. Osasunaren Mundu  Erakundearen arabera, 2050. urterako miopia pandemia bat bilakatuko da. Honen arrazoia da gizakiok pantaila eta teknologia berrien aurrean ordu gehiegi pasatzen ditugula eta horrek begia miopeagoa izatea ekarriko du».

Zamarripak gehitu du terapia bisuala ere eskaintzen dutela, non jendeari ikusmen ona izaten laguntzeaz gain, kalitate onekoa izatea bermatzen dieten. «Umeekin eta gazteekin ariketa espezifiko horiek praktikan jarrita, betaurrekoek lortzen ez dutena lortzeko gai gara». 


Bosgarren belaunaldiaren atarian
Argizti Optikan datozen urteetan jendeari ahalik eta zerbitzu onena eskaintzen eta kalitatezko produktuak saltzen jarraitu nahi dute. «Optika bezala hazten jarraitu nahi dugu, azken orduko makinariak lortuz eta gure formakuntza are eta gehiago elikatuz. Bosgarren belaunaldiak lekukoa hartuko ote digun zain gaude eta datozen bost urteetan ikusiko dugu Argiztik beste belaunaldi bat izango duen edo ez».

ARGIZTI OPTIKA  

  • Helbidea. Trianguloa plaza eta Gernikako Arbola Lorategiak (Tolosa) eta Areizaga kalea, 16 (Urretxu).
  • Telefono zenbakiak. 943 67 34 11 (Trianguloa plaza), 943 65 26 63 (Gernikako Arbola Lorategiak) eta 943 72 05 23 (Urretxu).
  • Ordutegia.
    • Trianguloa plaza: astelehenetik larunbatera 09:30etik 13:00etara, eta 16:30etik 20:00etara.
    • Gernikako Arbola Lorategiak: astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:00etara, eta 16:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 09:30etik 13:00etara.
  • Webgunea. argiztioptica.com
  • Emaila. argiztioptica@hotmail.com
  • Instagram. optica.argizti
  • Facebook. Optica Argizti
  • Zerbitzuak.
    • Mota ezberdinetako betaurrekoak
    • Ikusmenean oinarritutako lehen mailako arreta zerbitzua
    • Terapia bisuala

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!