Gehigarria: Ongizatea

Zaindu jaten duzun hori

Ataria 2023ko uzt. 26a, 10:00

Edonor joan litekeen tokia da, eta ez da momentu edo helburu berezirik eduki behar hastea erabakitzeko. Pertsona guztiok egiten dugun zerbait da jatea, ezinbesteko ekintza baita bizitzeko eta osasuntsu egoteko. Beraz, nola ez jarri arretarik egunero egiten dugun eta osasunean eragin zuzena duen horri?

Osasuna zaintzeko ezinbestekoa da elikadura egoki bat izatea, eta horixe lortzen laguntzen du Nere Sotil nutrizionistak. Modu pertsonalizatuan egiten du lan: egoera aztertzen du jakiteko zein diren pertsona bakoitzaren beharrak, eta horiei erantzuteko modurik egokiena bilatzen du. Hori gutxi ez eta arreta berezia jartzen du ere barneratuta ditugun eguneroko ohituretan; elikadura bezain garrantzitsuak baitira. 

Formakuntza zabala
Sotilek Dietetika eta Nutrizio gradua ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean, eta gerora formakuntza akademikoa osatzen jarraitu du hainbat ikasketa eginez: kirol-nutrizioko espezialitatea, Txinako Medikuntza Tradizionala, Naturopatia, masterra emakumearen hormonen osasunari buruz, endokrinoko espezialitatea eta hesteetako mikrobiotaren graduondokoa. Ez du bukatu, ezta gutxiagorik ere, egunerokotasuna ere ikasketa jarraitu moduan ulertzen baitu.

Zortzi urte daramatza nutrizio-aholkularitza pertsonalizatuan, eta beti uztartu du hori belar-dendan lan egitearekin. «Elikadura arlo oso garrantzitsua da gure osasun fisikoan zein mentalean. Guk zaindu behar dugu geure burua, eta zenbat eta lehenago hasi, hobe».

Nere sotil nutrizionista

  • Helbidea. Organic denda, Nafarroa etorbidea, 3 (Tolosa).
  • Telefono zenbakia. 619 42 02 77 
  • Emaila. neresotil@gmail.com
  • Instagram. neresotil.nutricion
  • Zerbitzuak.
    • Nutrizioa eta dietetika
    • Txinako Medikuntza Tradizional
    • Naturopatia
    • Kirol nutrizioa espezialitatea
    • Emakumearen hormonen osasuna
    • Endokrinologia eta ospitaleko nutrizioa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!