Merkatuko material hoberenekin, ekipo tekniko modernoekin eta profesional talde kualifikatu baten eskutik, hortz tratamendu ugari eskaintzen dituzte Tolosako Etxebeste Hortz Klinikan. Klinikan tratatzea erabakitzen duen edozein pertsonari eroso sentiarazten diote eta behar den konfiantza ematen diote, hurbiltasuna baita euren ezaugarrietako bat.
Zerbitzu integrala eskaintzen dute hortz klinikan eta talde sendo zein gaztea osatzen dute; Enara Uribarren (higienista) eta Laura Agirregomezkorta (odontologoa) dira arduradunak eta Amaia Lorence, Arantxa Armendariz eta Esther Garcia higienistekin batera aritzen dira. Duela urte bete inguru Jennifer Pizarro odontologoa batu zen lantaldera.
Teknologian inbertitzea erabaki zuten eta zerbitzu osatuena eskaintzeko moduko gailuak dituzte: 3D eskanerra, RX aparatu gehigarria (Vista Scan), aho barrurako kamera zein eskanerra ortodontzietan erabili ahal izateko, protesigileen Cad-Cam zerbitzua eta abar.
Tratamendu ugari
Etxebeste Hortz Klinikan hortz tratamendu ugari dituzte.:
- Odontologia kontserbatzailea. Ez dago daukaguna mantentzea eta zaintzea baino tratamendu hoberik leloarekin egiten dute bat eta hortik abiatuta prebentziorako tratamendu desberdinak eskaintzen dituzte hortzen hondatze fisiko edo kimikoa geldiarazteko.
- Protesiak. Laborategi eraberritzaileekin lan egiten dute protesi mota ezberdinak
lortzeko, ahalik eta aukera gehien
eskainiz, eta bezeroari erosotasuna eta naturaltasuna emanaz. Aho guztiko birgaitzeak egiten dituzte, inplanteen gaineko mota ezberdinetako protesiak eskainiz; protesi finkoak, kendu daitezkeenak, txertatu daitezkeenak eta abar. - Hortz estetika. Zuriketak, karillak eta abar.
- Periodontzia. Arraspatzeak, eskuz egindako garbiketak, ultrasoinuarekin egindakoak eta abar.
Aho osasunarekin lotura zuzena ez izan arren, zerikusia duten beste zerbitzu batzuk eskaintzen dituzte, era berean, eta horretarako esperientziadun profesionalak dituzte.
- Aurpegi masailetako kirurgia. Fernando Esnal medikua arduratzen da kalitatezko inplanteez, merkatuko marka gorenak erabiliz eta hortz piezak ordezkatzeko puntako teknika eta material aurreratuenak aukeratuz.
- Ortodontzia. Eider Gonzalez medikuak hortzen posizioa zuzentzeko hainbat ortodontzia mota eskaintzen ditu, horien artean punta-puntako ortodontzia gardena bezala ezagutzen dena. Horretarako ferula pertsonalizatu eta ikusezinak erabiltzen ditu Gonzalezek.
- Endodontzia. Maria Iruretagoiena medikua hortzen eta haginen nerbioak kentzeaz arduratzen da, teknika ezin hobearekin.
- Fisioterapia. Eneko Mallagaray medikuak ATMa (Articulación Temporo-Mandibular) hobetzen laguntzen du, hau da, barailezurra eta bere inguruko muskulaturaren mugimendua hobetzen laguntzen du arazoak desagerrarazteko.
Era berean, Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko PADI programaren barruan dago Etxebeste Hortz Klinika, eta beraz 7-15 urte bitarteko haurren eta gazteen aho osasuna zaintzen laguntzen du tratamendu desberdinak eskainiz. Dudarik ez izan, zure ahoaren osasunak eta estetikak kezkatzen bazaituzte edota prebentzio moduan zaindu nahi badituzue, bisita ezazue Etxebeste Hortz Klinika. Zuen beharraren araberako zerbitzua eta gertuko tratua topatuko dituzue».
Etxebeste Hortz Klinika
- Helbidea. Nafarroa etorbidea 1 , (Tolosa).
- Telefono zenbakia. 943 65 46 01
- Whatsapp. 699 37 66 72
- Webgunea. etxebestedental.com
- Emaila. info@etxebestedental.com
- Zerbitzuak
- Odontologia kontserbatzailea
- Protesiak
- Hortz estetika
- Periodontzia
- Aurpegi masailetako kirurgia
- Ortodontzia
- Endodontzia
- Fisioterapia
- PADI