Gehigarria: Ongizatea

Farmazia bat baino gehiago

Ataria 2023ko uztailaren 24a

Oscar Echeveste farmazialari eta nutrizionistak duela bi urte hartu zuen familiako botikaren ardura. Ordutik hiru arlotan ardaztu du farmaziako jarduna: nutrizioa, kirola eta adinekoak. 

Farmazia batek eskaintzen dituen ohiko zerbitzuez gain, hainbat zerbitzu gehitu ditu euren jardunera, aipatutako ardatzetara egokitzeko eta tolosarren beharrei erantzuteko. 

Horien artean honako hauek nabarmendu ditu farmazialari eta nutrizionista gazteak: nutrizio-dieta zerbitzua, antropometriak (gorputz konposaketaren azterketa) eta Dosifikazio Pertsonalizatutako Zerbitzua (asteko pastilleroak prestatzea). 

Zerbitzu osatuagoa eskaintzeko Whastapp bidezko eskaera eta zalantza zerbitzua dute, webgune berria, adinekoei eta euren zaintzaileei begirako saila, kirol produktu zein osagarrien saila eta dermofarmazia marka propioa.

Kirol munduari dagokionez eskaintza  zabala daukate farmazian: kirolariari eta entrenamendura egokitutako dieta zerbitzua, Finisher kirol osagarriak batez ere endurance kiroletara bideratuta (gelak, barritak, gatzak…), kirolariarentzako produktu ortoprotesikoak (belaunarentzat, orkatilarentzat, eskumuturrarentzat...) eta beste hainbat produktu, hala nola, kremak eta kineto esparatrapuak. 

Kirolaren alde egindako apustuaren barruan elkarlanerako bidea ireki dute herriko hainbat talderekin. Batetik, Alpino Uzturre taldearekin. Horren arabera, Alpino Uzturreko bazkideek deskontuak dituzte Oscar Echevesten. Bestetik, Ainhoa Fisioterapiarekin eta TAK arraun klubarekin ere hasi dute elkarlana eta horien produktu hornitzaileak dira. Aurten gainera Tolobolei txapelketan parte hartuko duen taldeetako baten babesleak izango dira. 

Oscar Echeveste botikan gizartearen beharretara egokitzeko egiten dute lan eta hori lortzeko lantaldea ezinbestekoa dela nabarmendu du arduradunak. «Guzti hau ezingo litzateke behar den bezala bideratu atzetik daukadan farmazialariz osatutako talde profesionalik gabe». Aiora Pellejero, Eva Sanz eta Puy Alzate dira profesional horiek, «arlo guzti hauetan adituak dira eta zure galderak erantzuteko eta aholkuak emateko prest egongo dira». 

 

Oscar Echeveste botika  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!