2023/07/22 19:00
DJ Alai. Tolosako DJ, ekoizle eta artista elektronikoa da. Bere musika hainbat musika estilo desberdinetan oinarritzen da (hip-hop, disko, reggae) beti ere jungle, breakbeat eta house erritmoetan nabigatuz. 2021aren amaieran bere lehenengo estudioko albuma kaleratu zuen, Ozen izeneko album kontzeptuala, lagunekin grabatutako elkarrizketetan oinarritua. 2022an, Bare izeneko EP batean, klub eszena aldarrikatu nahian, bere genero elektroniko gustukoenak elkartu zituen (drum and bass, house eta UK garage). 2023ean, bederatzi urtez Tolosatik kanpo bizi ondoren bere herrian berriro finkatu eta bere estudioko bigarren albuma lantzen ari da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?