Aldaketak Hiribus zerbitzuan, Bizkaia kalean egingo diren margoketa lanak direla eta

Ataria 2023ko uztailaren 8a

Joan den astean egindako berrasfaltatze lanen ondotik, uztailaren 10etik 12ra bitartean  margoketa lanak egingo ditu Tolosako Udalak bertan. Amarotz auzoko geralekuak Iruña etorbidera lekualdatuko dira eta Igeralde zein Bizkaia kalekoak, aldiz, Kondeaneko aldapara (semaforo ondoan).

Joan den astean Bizkaia kalean egindako berrasfaltatze lanen ondotik, datorren astean, uztailaren 10etik 12ra, alegia, margoketa lanak egingo ditu Tolosako Udalak aipatu eremuan, zehazki Kondeaneko Aldapa eta Igeralde kaleen artean eta Igeraldeko bidegurutzean.

Lan horiek eragina izango dute Hiribusean eta ondorioz, hainbat aldaketa egingo dira zerbitzuan. Esate baterako, lanek irauten duten bitartean, hau da, uztailaren 10ean, 11n eta 12an, bertan behera geldituko dira Amarotz, San Blas, Igeralde eta Bizkaia kaleko autobus geralekuak. Amarotz auzoko geralekuak Iruña etorbidera lekualdatuko dira eta Igeralde zein Bizkaia kalekoak, aldiz, Kondeaneko aldapara (semaforo ondoan).

Lanak amaitu ahala, zerbitzua bere horretan eskainiko da berriro ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!