Osasun publikoaren afera

Andu Martinez de Rituertok bat egin du Tolosaldeko Alkateen Mugimenduarekin

Ataria 2023ko uztailaren 7a

Tolosaldeko Alkateen Mugimenduak atzo arratsaldean egin zuen agintaldi berriko lehen batzarra, eta bertan izan zen, azken urteetan lehen aldiz, Tolosako alkatea.

Ospitale publiko berriaren aferari irtenbidea elkarlanean emateko eta eskualdean ahots bateratu bat izateko osatu zen taldea 2020an, eta osasun eremuko 25 udalerritako alkateek osatu izan dute. Bada, Tolosa ez da orain arte mugimendu horren parte izan. Aurrerantzean, aldiz, bertan parte hartzeko konpromiso irmoa azaldu du Andu Martinez de Rituertok.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!