Berazubiko pala txapelketan 25 bikote ari dira lehian

Ataria 2023ko uztailaren 5a

Tolosa CF-k antolatu duen 55. Berazubiko Pala Txapelketan guztira 25 bikote ari dira parte hartzen, osatu diren hiru modalitateetan.

Emakumezkoetan lau bikote ari dira, gizonezkoen lehen mailan sei bikote eta bigarren mailan 15 bikote. Berazubiko frontoian jokatzen da txapelketa. 

Dagoeneko abian dago lehia eta egunero, astelehenetik ostegunera, partidak jokatzen ari dira. 18:00ak inguruan hasten da jardunaldia. Modalitate guztietan ligaxkak jokatzen ari dira. Emakumezkoetan, lehen bi postuetan geratuko diren bikoteak pasako dira finalera. Gizonezkoen lehen mailan bi multzo daude eta multzo bakoitzeko lehen  bi sailkatuek finalerdiak jokatuko dituzte. Bigarren mailan lau multzo daude eta bakoitzetik lehen bi bikoteak sailkatuko dira final-laurdenetarako. Finalak uztailaren 29an jokatuko dira, 18:00etatik aurrera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!