Topic-ekin lotura duten konpainien lanak biltzen dituen erakusketa inauguratu dute

Ataria 2023ko uztailaren 4a

'Txotxongilo iberiarra' izeneko erakusketa berria irailaren 17ra bitarte bisitatu ahal izango da Anbigu aretoan.

Topic-en beste erakusketa bat ireki berri dute. Tolosako txotxongilo museoari oso modu berezian lotuta egon diren eta dauden konpainien kartel eta txotxongiloez osatutako bilduma bat da. Besteak beste, Titiriteros de Binéfar, La Fanfarra, Jordi Bertran, La Tía Norica, Txotxongillo taldea, Búho Maravillas, Retablo de figurillas, Anita Maravillas, Bihar Txotxongilo Antzerkia, L`Estaquirot, Teatro de Marionetas de Oporto eta Bonecos de Santo Aleixo konpainien lanak ikusgai izango dira.

Valentziako Vudú Teatro konpainiaren sormen-egonaldia

Duela egun batzuk, Vudú teatro konpainiak Topic-en abiatu zuen bere sormen-egonaldia, txotxongiloak, antzerki fisikoa, itzalak eta objektuen antzerkia, poesia bisuala eta hitza nahasten dituzten ikuskizun propioak sortzen dituen konpainia. «Txotxongiloen munduari ekin diogu beti, objektuen eta itzalen antzerkiari erreparatuz. Ni antzerki fisikoko prestakuntza batetik nator, eta horregatik nahasten ditut ezagutzak. Bereizgarria da, halaber, formatu txikiko ikuskizunekin hasi garela, bat, hiru, bost ikuslerentzat, eta, pixkanaka-pixkanaka, handituz joan garela, haur, heldu eta familiakoengana iristeko», esan du Nelo Sebastian konpainiako zuzendariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!