Areto futbol txapelketak baditu irabazleak

Ataria 2023ko uztailaren 3a

Kirolagunak kirol elkarteak antolatu duen CMO Valves XXXV. Areto Futbol Txapelketaren finalak ostiral arratsaldean jokatu ziren.

Benjamin nesketan Tarukutraku Musika Eskolak 2-0 irabazi zion Pantera Beltzak taldeari. Benjamin mutiletan, Urrezko Baloiak taldeak 5-1 irabazi zion Pirula Bazzooka taldeari. Alebin nesketan Sorgiñak taldeak Pitufinak taldeari 3-0 irabazi zion eta mutiletan Goxobi taldeak Lehoiak taldeari 2-1 irabazi zion.

Aurtengoan txapelketa Herrikide eskolako Eskolapioen kantxan jokatu da, Usabal kiroldegia itxita dagoelako. Eskualde guztiko taldeek parte hartu dute lau  mailetan, eta antolatzaileek txapelketaren balantze positiboa egin dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!