Zaborren tasa ordaintzeko borondatezko azken astea, tolosarrentzat

Ataria 2023ko uztailaren 4a

Ordainagiria helbideratuta ez duten herritarrek uztailaren 7ra arte izango dute ordaintzeko epea; helbideratutakoen tasak aldiz, egun horretan kobratuko dira.

2023rako onartu eta finkatutako egutegi fiskalari jarraiki, aste bat geratzen da zaborren tasa ordaintzeko borondatezko epea amaitzeko.

Hori horrela, ordainagiria helbideratuta ez duten herritarrek, uztailaren 7a arte izango dute aipatu tasa ordaintzeko epea. Ordainketa egiteko dokumentua posta arruntez bidali zaie etxeetara.

Ordainagiria helbideratuta duten herritarrei borondatezko epearen azken egunean kobratuko zaie zabor tasaren zenbatekoa kontu-korrontetik, hau da, uztailaren 7an.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!