Hegaztien talkei irtenbidea ematea eskatu du Eguzkik

Ataria 2023ko uztailaren 3a

Argazkia: @EguzkiEH (Twitter).

Hamaika txorik, batez ere intsektujalek, Tolosako Zerkausiko kristalaren kontra talka egiten jarraitzen dutela salatu du talde ekologistak.

Azken hamar urteotan dozenaka hegazti aurkitu dituzte hilik, hala nola, txinbo kaskabeltzak, txio arruntak, zozoak, enarak edota txolarreak. Azkena, orain dela egun batzuk, aitz-enara bat izan zen. «Txori espezie hauek eltxoen izurriteak eragozteko duten garrantzia eta kristalaren kontrako talkak saihesteko edota gutxitzeko moduak egon badaudela kontuan izanik, zenbat txori gehiagok hil behar dute Udaleko Ingurumen Sailak neurriak har ditzan?», esan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!