The Fake Cousins, bermut garaia girotzen

Irati Saizar Artola 2023ko uztailaren 1a

Tolosand Blues jaialdian murgilduta dago Tolosa, egunotan; Lopez Mendizabal plazan The Fake Cousins taldeak kontzertua eskaini du eguerdiko bermuta hartzen ari zirenen aurrean.

Paul San Martin piano jotzaile donostiarrak ez du hutsik egin, hatzak bizkor astindu ditu eta txalo zaparrada ugari etorri da hortik. Ondoan izan du Jon Aira gitarrarekin eta baita Javier San Martin ere, bateriarekin. Jendetza gerturatu da Lopez Mendizabal plazara eguerdian.

Gaur, beste bi kontzertu ere izango dira Tolosand Blues jaialdiaren barruan. Batetik, Cecilya Mestres & The Candy Kings, 19:30ean, Plaza Berrian, eta Shanna Waterstown, 23:00etan, leku berean.

Bihar ere izango du jarraipena. Balta Bordoy & The Bad Boys taldea ikusteko aukera izango da, 13:00etan, Zerkausian, eta aurtengo izarra den Tommy Castro & The Painkillers, berriz, 20:00etan izango da, Euskal Herria plazan.

Erlazionatuak

Hatz bizkorrak, pianorako

Irati Saizar Artola 2023 uzt 01 Tolosa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!