Amarotz zoriondu dute, modu berezi batean

Ataria 2023ko ekainaren 30a

25. Amarozko antzerki astea ari dira ospatzen, eta gaur arratsaldean 'Zorionak Amarotz' gala berezia egin dute auzoko futbol zelaian. Tortell Poltrona, Petita Lu, Bea Larrañaga eta auzoko zumba taldeak hartu dute parte eta giro aparta izan dute.

Amarozko festak ari dira ospatzen eta egitarauan txertatu dute 25. antzerki asteko emanaldia. May Gorostiagak emanaldi hasieran aipatu du festa eguna dutela, batetik mende laurdena bete duelako antzerki asteak, eta bestetik, 50 bete dituelako Amarotz auzoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!