Autobus zerbitzu bereziak, Kultura Plazarako landa-guneetako ikuskizunetara joateko

Ataria 2023ko ekainaren 30a

Datorren astean aurkeztuko dute egitaraua; uztailaren 8an, larunbata, Bedaion Mirua taldeak egingo duen kontzerturako autobus zerbitzu berezia eskainiko du Tolosako Udalak.

Beste urte batez, Tolosako Udalak, kultur eragile gehiagoren laguntzarekin, Kultura Plazara egitasmoa antolatu du udan zehar, hainbat kontzertuz osaturiko egitarauarekin.

Egitarauaren berri datorren astean emango duten arren, udalak autobus zerbitzu berezia eskainiko du egitasmo honen barruan landa guneetan egingo diren kontzertu eta ikuskizunetara joateko.

Horren harira, uztailaren 8an, larunbata, Mirua taldeak kontzertua egingo du Bedaion eta bertara joan eta itzultzeko autobus zerbitzua eskainiko da herrigunetik.

Kontzertua 19:00etan hasiko da eta autobusa 18:00etan irtengo da San Frantzisko elizaren pareko geralekutik eta itzulera ekitaldia amaitu ostean izango da.

Zerbitzua doakoa izango bada ere, interesdunek aurrez eserlekua erreserbatu beharko dute, uztailaren 6a baino lehen, kultura@tolosa.eus helbidera idatziz eta izen-abizenak, eserleku kopurua eta harremanetarako telefono bat zehaztuz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!