Limousin Kartoiak taldea txapeldun, Gipuzkoako Itzulian

Ataria 2023ko ekainaren 30a

Pasa den asteburuan, Oriako Txirrindulari Eskolako taldeak junior mailako XXXIII. Gipuzkoako Itzulia irabazi zuen, taldekako kategorian.

Gipuzkoako Itzulian bertan, Ibai Irisarri eskolako txirrindulari belauntzarra hirugarren izan zen azken etapan eta sailkapen nagusian, Eneko Ortega eta Hector Alvarezen atzetik.

Bestetik, Euskaldun Txapelketaren bueltan, proba berria jokatu zen Nafarroan, Emakumezkoen Tafallako VI. Garaikurra. Bertan, Ayala Serrano ZU-k Limousin taldeko txirrindulari larrauldarra bosgarren helmugaratu zen eta mendiko saria irabazi zuen. Postu horri esker, lider mantentzen da sailkapen nagusian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!